XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jan ondon ikazkiñek ankak ipurtaulkin tzituela etzaten tzien kamañan.

Ola lo eite'gendun gaztetan da ez gendun pastilla bearrik izaten lo eiteko.

Goizen txorikiñ esnaitzen giñen batzutan.

Txoriri gizona bizi dan ingurue gustaitzen tzako.

Ikazkiñen despertadorea txorik tzien da nausin jeuparea re bai.

Goizen jaikitakon etzon iñok musuik garbitzen.

Jana eiteko ta erateko laiñ ur izaten tzan etxaolan.

Askotan iturrie urruti ta etzan urik alperrik galdu bear.

Esaera zampacirc;rrak ampecirc; ola dio ikazkiñek arpegie beltz poltxikoa garbi.

Txondarra

Beste lan danetan bezela ikazkintzan ampecirc; ofizial bat eon oi zan, ikatz egoslea, onek jakiten tzon ikatza nola egosi ta txondarra onek manejaitzen tzon.

Mendie eo basoa bampecirc; kontua artzen tzona nausie izaten tzan bat, bi eo iru re izan tzeizken ta koadrillen gastuk eta soldatak ok pampacirc;tzen tzituen.

Gañeakoa langillek, koadrillek, zuaitzek eo zuatz adarrak bota ta kana ta erdi inguruko luzeran mozten tzituen, gero txondarra-ein bear tzuen lekun pillatzeko.

Jende oni danai koadrillea esaten tzikon.

Ostoa asi baño lampecirc;nao moztu bear tzan egurre bestela ikatz elkorra ematen tzon txondarrak beiñ izardie moitata botaitzen tzan egurrekiñ eziñ ikatz onik eiñ.

Ikatza eozeiñ egurrekiñ ein leike.

Aritzen ikatzak txispa asko do ta ezta gustagarrie.

Errementarik burnie tenplatzeko gaztiñena ebaltzen tzuen da beste eozer gauzatako pagona oso da ona.

Ikatzik fiñena artena da, artea bezelakoik eztô ikatza eiteko.

Intxusekiñ ampecirc; oso ikatz fiñe eiten da.

Pagok ikatza eiteko ilberrin botatakoa izan bear tzon.

Aizkorrondon laño asko izaten da, lañolekun azi dan egurrei laño-egurre deitzen tzako.

Egur au debillagoa izaten da, ikatz onek ezto beste pagoikatzan grazik alkol gutxigo nunbait da ikatza maskalagoa do.

Aizkorriñ azpiko ikatzik jendek etzon nai izaten, txondarrak egur onekiñ eiten tzien, ikatza saldu re bai baño alako estimazio aundik bampecirc;.